Hipertentsioari buruzko tailerra antolatu da anbulatorioan

2015/11/12
Card image cap
Hipertentsioa zer den eta honengan eragiten duten hainbat faktore azalduko dute Osasun Etxeko hiru erizainek

  Tentsio arterial altua edo hipertentsioa, oso gaitz ohikoa da, bereziki, adin batetik aurrera. Baina gazteei ere eragiten die. Gatz gehiegi kontsumitzeak, bizimodu sedentarioak, estresak, tabakismoak, gain-pisuak, diabetesak edota eragile genetikoek gaixotasuna garatzea ekar dezakete.

  Hipertentsioa zer den eta haratago joanda, elikadurak edo ariketa fisikoak gaixotasunean zenbateraino eragin dezaketen azalduz, hipertentsioari buruzko tailerra emango da anbulatorioan. Bertan lanean diharduten hiru erizainek emango dute: Kizkitza Alustizak, Montse Perezek eta Isabel Arenazak. Eta tailerra ere, hiru egunetan, hiru arratsaldetan emango da: azaroaren 23, 25 eta 30ean, 16.00tatik 17.30tara.

  Interesa duten guztiei zuzendutako tailerra da, hipertentsioa duten edo familia aurrekariak izaki, hipertentsioa izateko arriskua duten herritar guztiei zuzenduta. Tailerra, guztiok ulertzeko hizkeran emango da eta gaixotasunean bereziki eragiten duten elikadura eta ariketa fisikoari erreparatuko zaio, bakoitzak duen gaitasunera egokitutako hainbat ariketa konkretu azalduz. Parte hartzeko aurrez izena ematea eskatzen da, beti ere, ikastarorako prestatuko den aretoaren tamaina partaidetzara egokitzeko. Izena, anbulatorioko harreran eman behar da datorren osteguna bitartean.

  Eta anbulatoriotik jakinarazi dizkiguten kontuekin jarraituz esan bestalde, dagoeneko, gripearen kontrako 1700nen bat txerto jarri direla Oñatin. Eta 65 urte edo gehiago dutenen % 63a inguru txertatu dela jada. Hala ere, urtero egiten den kanpaina honetan herrian txertatzen diren nagusien bataz besteko portzentajea 10-11 puntu altuagoa izaten da. Beraz, astelehenean adierazi genizuen bezala, asko dira oraindik txerto berria jartzera joan ez diren oñatiarrak. Horiei gogoratu, gripearen kontrako txertaketa kanpaina azaroaren 30ean amaituko dela. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!